2023KO JAPONIAKO GOBERNUAREN BEKA PROGRAMA


Japoniak Espainian duen enbaxadak MEXT beken deialdiaren berri eman du.

  • Espainiako graduatuentzako bekak: dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2022ko ekainaren 17a, ostirala, 18:00etan.

https://www.es.emb-japan.go.jp/itpr_es/11_000001_00337.html

  • Prestakuntza espezializatuko ikasleentzako bekak: dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2022ko ekainaren 6a, astelehena, 18:00etan.

2022KO UDAKO INTENTSIBOA


Dagoeneko izena eman dezakezue 2022ko udako intentsboetarako. Intensiboen datak honakoak izango dira: ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte. Ordutegi aukera desberdinak eskaintzen dizkizuegu (goizean ala arratsaldean):

–          A AUKERA:

o   Astelehenetik ostiralera, 2 ordu egunero

o   Goizez: 10:00 – 12:00

o   Arratsaldez: 16:00 – 18:00

–          B AUKERA:

o   Astelehenetik ostiralera, 3 ordu egunero (Ikasturte osoaren baliokidea gure ikastetxean)

o   Goizez: 10:00 – 13:00

o   Arratsaldez: 16:00 – 19:00

 

Informazio gehiago

KALIGRAFIA ETA JAPONIAR ZIGILUAREN TAlLERRA


Joan den larunbatean, apirilak 2, Bilboko Japoniar Institutuak kaligrafia eta japoniar zigiluaren tailerra egingo zuen.

Tailerra honelakoa izan zen:

  • Kaligrafia:  pintzel eta tintarekin arroz-paperean kaligrafiaren artea praktikatzea.
  • Japoniar zigilua: parte-hartzaileek euren izenak zizelkatu zituzten zigilu pertsonalizatuak lortzeko.

Tailerreko argazki guztiak hemen ikusgai:  https://flic.kr/s/aHBqjzJtR5

JAPONIAKO HIZKUNTZAREN AZTERKETA OFIZIALA


2021eko abenduaren 5ean Noken (Japoniako Hizkuntza Mailaren Azterketa Ofiziala) azterketen deialdia egingo da.

Matrikulatzeko epea irailaren 1etik irailaren 30era bitartekoa da.

Izena emateko, esteka honetan duzue informazio guztia: https://www.jlpt.es/Inicio.sca?id=1

ZORTE ON AZTERKETARIEI!

Bilboko Japoniako Institutua

Japoniar ikasketak Japonian


Gustatuko litzaizueke Japonia, hango ohiturak, bizimodua, paisaiak, gureaz hain desberdina den errealitatea, hain exotikoa, ezagutzea?

 

Orain, herrialdean murgildu ahal izango zarete, hizkuntza praktikatuz eta hizkuntza ezagutzen eta erabiltzen aurrera eginez.

 

Japonian, Tokion, murgiltzea proposatzen dizuegu. Zuen kabuz diseinatutako ikastaro bat, oporrak edo zuen denbora librea aprobetxatuz gozatzeko eta ikasten jarraitzeko.

 

Programa hauek eskaintzen dizkizuegu:

 

-16 urtetik gorakoentzako ikastaroak (2 astetik 9 hilabetera).

-18 urtetik gorakoentzako ikastaroak (2 astetik 9 hilabetera).

-Gap Year: Aurkikuntza pertsonalerako eta aldaketarako urtea. (+18)

 

Kultura berri bat ezagutu eta hor egokitu ahal izango zarete, zuek bezala mundu japoniarrean sartu nahi duten ikasleekin esperientzia partekatuz.

 

Informazio gehiago