Joan den martxoaren 29an, Bilboko Japoniar Institutuak atsegin handiz parte hartu zuen SPRIk Euskalduna Jauregian antolatutako JAPONI-EUSKADI Ekitaldian.
Ekitaldiaren irekiera Ainhoa Ondarzabalek (SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria) eta Takahiro Nakamae jaunak (Japoniak Espainian duen enbaxadorea) egin zuten.
Japoniako negozio aukeren berri ere eman ziguten Takaharu Horinouchi jaunaren eskutik.
Basque Trade & Investment-ek Japoniako aukera-sektoreak ezagutarazi zizkigun, eta Daisuke Chihara jaunak (Spain Nisshoko presidentea) euskal enpresa-sektorearen itxaropenak erakutsi zizkigun.
Ekitaldia amaitzeko, Tomohiro Mashida jaunak (OSG IBERICAko zuzendari nagusia) Japoniako euskal aliantzen arrakasta kasuak azaldu zituen.
Bilboko Institutu Japoniarretik eskerrak eman nahi dizkizuegu guretzat oso interesgarria den ekitaldi honetara joateko aukera emateagatik. Izan ere, zentro gisa, beti dugu lehentasuna Japoniaren eta Euskadiren arteko zubiak eraikitzea.
There is a wealth of information that can be found here but if you still have any questions, please
Our goal is to ensure that every faculty member is has the tools available to them to help their student succeed. Click here for